баскский

Laisekako zubia Limán errekaren gaineko zubia, hura Kolitza errekarekin elkartu baino metro batzuk gorago, Galdames eta Sopuerta udalerrien arteko mugan. Profil bizkarduna du, dimentsio handiak eta kalitate eskaseko eraikuntza, arku bakarra du, 13,50 m inguru zabaleko begiarekin eta harlauzaz eraikitako ganga. Gainean, argamasaz hornitutako hargin-lanez eraikitako hormak altxatzen dira, horma-hortz txarrekin, eta harkaitz gaineko zimenduetan bermatzen diren ostikoak ere gisa berekoak dira. Zoladura 3 metro inguru zabaleko zementuzko arranpa bat da eta petrilak 90 cm inguru altukoak, tarte batzuetan hargin-lanez eraikitakoak, eta beste batzuetan taxutu gabeko porlanezko mortairuz sobera zakar estalitako adreiluzkoak.

Подробнее в ВикипедииИсточник: Википедия · CC BY-SA 4.0

Отели поблизости

Что посмотреть поблизости