⛰️ Obiectiv natural

Iburtu

bască

Iburtu, Nafarroa probintzian topa dezakegun euskal mendia da. Iburtu haitza Itzalle inguratzen duten mendietatik ikusgarrienetakoa da. Zaraitzuko errepidetik ikusita labana baten moduan gailentzen da inguruko pinudien gainetik, haidor eta bakarti. Gutxi dira, hala ere, haren gailurra bisitatzera ausartzen direnak. Geografia eta landaretza ere ez dira lagungarri: metroz metro irabazi beharko dugu tontorra. Sariak, baina, merezi du: paisaia paregabeaz gain, mendi honen bakardadeaz gozatuko dugu.

Citește mai mult pe WikipediaSursă: Wikipedia · CC BY-SA 4.0

Hoteluri din apropiere

De văzut în apropiere