바스크어
Santa Bárbara, Nafarroa probintzian topa dezakegun euskal mendia da. Zarikietako Mendebaldeko muturrean harrotutako haitzari dagokio, antza denez, Santa Barbara izena, baina Ekialderago dagoen beste muino borobil bat jotzen da bestetan tontor nagusi bezala, garaiagoa, nabarmenagoa eta errazagoa delako seguraski. Izan ere Santa Barbara haitza nabarmena da Iparraldetik begiratuz gero, baina Hegoaldetik begiratuta, ez da ikusi ere egiten amildegira bertara heldu arte. Itoizko urtegiaren sorrerak gainera Iparraldeko isurialdeko ohiko bideak itxi edo zaildu egin ditu eta orain bide erabilienak Hegoaldetik, Agoitz aldetik datoz.