basco
Olbidea, Nafarroa probintzian topa dezakegun euskal mendia da. Zaraitzuko ibarraren inguruan mendialde zabal eta nahasiak hedatzen dira. Antzinako bizimoduaren aztarnak pixkanaka desagertzen ari dira pinudien baitan edo sasiek harturik: borden aztarnak antzinako larreen erdian desegiten dira, bideak itxi egiten dira, baita toki-izenak ere ezabatzen dira jendearen oroimenetik.