Baskisch
Belabarsaitsa, Nafarroa probintzian topa dezakegun euskal mendia da. Izabaren gainean malkar ikusgarriak amiltzen dira, kareharrizko gandor zorrotzak, iritsiezinak itxuraz ibarretik. Haietan "Ateak" zabaltzen dira, lehen errekak eta orain bide eta errepideak lerratzen diren zirrikituak. Belagoako ateak Ardibidegaina eta Belabarsaitsaren artean zabaltzen dira. Belabartzekoak berriz, Belabarsaitsa eta Ezkaurretxikiaren artean.