baskičtina
Olozaga etxea Bizkaiko Getxo udalerriko Algorta auzoan dago, Basagoiti eta Algortako etorbideen ertzean. Leku abantailatsuan, San Ignazio eliza eta plazaren aurrean. Rosada izenez ere ezaguna, hispanoamerikar arkitektura zibil eta urbanoaren barruan sailkatuta dago; izan ere, tipologia kolonialekoa da. José Olózaga Gallarretak 1898an Luciano de Aldayri erositako lursail batean eraikitzeko agindua eman zuen, eta Francisco Ciriaco de Menchaca izan zen arkitektoa.